Call for participation/Appeal letter/eu

From Strategic Planning

Oharra: testu hau itzultzeko prest dago, baina mesedez ez banatu oraindik.


Zaila da irudikatzen hamarkada bat baino gutxiagoan ez zegoela Wikipediarik. Gaur egun 330 milioi pertsonak erabiltzen dute Wikipedia hilero, munduan Interneteko ezagutza iturririk ikustatuena bihurtuz. Hamar milaka bolondresek eraiki eta mantendu dituzte Wikimediaren proiektu ezberdinak azken zortzi urteetan zehar.

Nahiz eta asko aurreratu dugun, oraindik bide luzea dago egiteko eta pertsona orok giza ezagutza askera sarbidea izan dezan lan egiten dugu. Nola atera dezakegu abantaila gure arrakastaz aitzinetik ditugun erronkei aurre egiteko? Munduko biztanleriaren bostenak baino gutxiago du Interneterako sarbidea. Horregatik, Wikimedia proiektuetan lagundu duten hamar milaka bolondresek ez dute munduko aniztasun osoa ordezkatzen. Ezagutza askea helburu duen mugimendu global zabala eraikitzeko lanean ari garen bitartean, alternatiba asko erakusten zaizkigu.

Urtean behingo prozesu bat egiten hasi gara Wikimediaren mugimendurako estrategia-plan bat garatzeko. Zehazki, ondorengoa barne harturik:

  • Non gaude orain?
  • Non egongo gara bost urteren buruan?
  • Nola iritsi gauden lekutik nahi dugun lekura?

Lagun iezaiguzu galdera hauei erantzuna aurkitzen. Esplora itzazu, zatikatu, hausnartu gure ikuspegirako balio duten edo ez eta gure baloreak. Hemen laguntzeko bost era dituzu:

  • Lantaldeetara gehitu zaitez. Lantaldeak antolatzen ari gara gai ezberdinak arakatzeko asmoz eta hauei gomendio multzo bat sortzeko. Izena eman edo zure taldea ad hoc taldea sortu.
  • Jakinarazi gaitzazu nola lagun diezaigukezun. Lanean ari garen gaien batean jakituna bazara, gehitu zure izena gure jakitunen datu-basean. Honek taldeek dituzten galderak zuri bideratuak izan daitezen ahalbidetuko du.
  • Zure ideiak argitaratu. Zure proposamena idatzi wiki estrategikoan, eta lagundu bertan dauden proposamenak antolatu eta hobetzen. Argitaratu ideiak zure blogean, posta-zerrendetan eta Identi.ca, Twitter eta Facebook bezalako sare sozialetan. Etiketatu argitalpen batzuk #wikimedia-rekin edo lotu wiki estrategikora besteek ikus ditzaten.
  • Estrategiari buruzko eztabaidak mantendu. Plan onak garatzeko parte-hartze handia behar dugu. Lantaldeek ezin dute ideiak dutuzten guztiekin hitz egin. Honela lagun dezakezu: estrategiari buruzko elkarrizketak mantendu, pertsonalki edo sarean, eta argitaratu emaitzak wiki estrategikoan. Badaude estrategiari buruzko saioak aurkezteko txantiloiak eta herramintak bertan.
  • Hitz egiguzu. Emaizkiguzu estrategia-plangintzari buruzko materiala. Zure ideiak azal iezaizkiguzu, zue ilusioak, zure beldurrak, zure helmugak proiektuen inguruan. Materiala wiki estrategikoan gehitu edota strategywikimedia.org posta elektronikora bidali.

Parte hartu ezin baduzu, kontsideratuko zenuke dohaintza bat egiten proiektua aurrera eramateko? Dohaintza batek zuzenean lagunduko diote gure ezagutza askeko programa globalei. Halaber, bolondresak behar ditugu proiektuetan parte hartzeko, gure teknologia hobetzeko eta beste modu askotan gure lana aurrera eramateko.

Mende honek aukera aparta eman dugu gure zibilizazioa eraldatu eta aukera berdinak sortzeko gizaki ororentzat. Gure proiektura gehitu zaitezen itxaropena dugu.


Adeitasunez,
Michael Snow
Wikimedia Fundazioaren Lehendakaria
Jimmy Wales
Wikipedia eta Wikimedia Fundazioaren Sortzailea

Posta elektroniko bidezko erantzun automatikoa

Milesker Wikimedia Fundazioaren garapen estrategikoko taldearekin harremanetan jartzeagatik. Zure posta elektronikoa jasoa izan da eta ahal bezain laister irakurria izango da. Laister lantaldeetako aukeratutako pertsonekin harremanetan jarriko gara. Halaber, zure kontura zeregin bat sor dezakezu, wiki estrategikoko (http://strategy.wikimedia.org) materialak erabiliz zure ondorioak eta gomendioak helarazteko.

Zure laguntzeko borontadea eskertzen dugu.

Begirunez,

Sitenotice

  • Lagun ezazu {{SITENAME}}ren eta beste proiektuen etorkizuna eraikitzen! <a href="http://volunteer.wikimedia.org">Irakurri eskutitza</a>Michael Snow eta Jimmy Walesek idatzia.

Title

Michael Snow eta Jimmy Walesen eskutitza.

Button

Izena eman orain